Zapatuan zabalduko dituzte Musakolako frontoiak

Ubane Madera 2011ko otsailaren 3a

Hilabetez itxita izan ostean, zapatuaz geroztik zabalik izango dira Musakolako frontoiak, txikia eta handia, biak. Frontoiok iragazgaizteko lanak egiten ibili dira abenduaz geroztik, eta lanak bukatu dituztenez, atzera ere erabilgarri izango dira.

Estalitako bi frontoi dira itxita izan direnak, Antoñako eremuan daudenak, justu. Pilotan jarduteko frontoiak dira, palan, raketan, eskuz…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak