Primizia Arrasateko gaztetxean, Willis Drummond taldearen eskutik

Ubane Madera 2011ko otsailaren 3a

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, Iparraldeko Willis Drummond taldeak egingo du gaur kontzertua Arrasateko gaztetxean. “Kontzertu berezia izango da, diska beriko abestiak joko ditugu-eta”, adierazi du Jurgi Ekizak, taldeko gitarra-jole eta ahotsak. Beraz, primizia entzungo dute gaur gaztetxera 22:00etan doazenek.

Hain zuzen ere, Istanteak izeneko hirugarren diskoa aurkeztera datoz Arrasatera, Willis Drummondek ohikoa duen rock indartsuarekin. “Eta gustura bagaude, Mikel Laboaren omenezko Txinaurriak diskako kanta ere joko dugu”, aurreratu du Jurgi Ekizek Arrasate Irratian. Beraz, gogotsu datoz gaur Arrasateko gaztetxera Iparraldeko musikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak