Artzamendi enpresak eraikiko du larrialdietarako eskailera. 165.505,27 euro kostako da, BEZ barne. Kontzezino alderako fatxadara aterako da eskailera berria, zaborren edukiontziek uzten duten espaziora, justu.
Bakea bertakoendako
Baina garrantzitsuena da behin eskailera hori eraikita, bakea izango dutela Iturbideko egoiliarrek, ze 2007ko iraila-urriaz geroztik obretan ibili dira Arrasateko egoitzan hura eraberritzeko, eta makinatxo bat buruhauste eragin diete obrek bai egoiliarrei eta baita bertako langileei ere.
Aurtengo apirilean bukatu zituzten obra nagusiak, eta esandako moduan, orain eraikiko duten eskailerarekin behin betiko bukatuko dituzte obra guztiak.