Musakolan zabalduko ditu ateak ludoteka ibiltariak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 2a

Otsaileko lau zapatuetan, 10:30etik 13:30era, San Antolin ikastetxe ondoko eraikin urdinean zabalduko dute Txatxilipurdiko bi hezitzailek.

Zapatuan, otsailak 4, zabalduko ditu ateak lehenengo aldiz 2011ko ludoteka ibiltariak. Lehenengo bi orduak, 10:30-12:30, 3-12 urte bitarteko haurrendako eta gazteendako izango dira. Azken ordua berriz, 12:30-13:30, 1-8 urte bitarteko haurrendako izango da. Azken horiek heldu batekin etorri beharko dute sartu ahal izateko.

Jolas tradizionalak, kooperatiboak eta euskaldunak, askotariko gauzak egiteko aukera izango dute neska-mutikoek. Jostailu berriak ere egingo dituzte, gero etxera eramateko aukera izango dutelarik. Azkenik eta gurasoekin batera balanze-bike, trainera eta janpingak moduko nobedadeak probatzeko aukera izango dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak