Hilabete barru hasiko dira Uarkapeko itoginak konpontzen

Ubane Madera 2011ko otsailaren 1a

Adjudikatu dituzte Uarkape frontoiko itoginak konpontzeko obrak. Legazpiko Aterki enpresak egingo ditu, eta burokrazia kontuak bukatu ostean, hilabete barru hasiko dira obrak egiten.

Behin hasita, aurreikuspena da hilabete eta erdian bukatzea guztia. 181.000 euro pasa BEZ barne inbertsioa egingo du Udalak konponketa lanotan.

Egingo dutena da itoginak konpondu eta segurtasun kontuak landu: teilatuan mantenu lanak segurtasun neurriekin egin ahal izateko lanak, hain justu.

Funtzionamendu normala

Lan batzuk egiteko seguru aski teilatuan zulaketa bat-edo egin beharko dute, eta baliteke frontoia itxi behar izatea, "baina printzipioz funtzionamendu normala izango du, eta ixtekotan AUKEArekin batera adostu beharko da zein den egunik eta momenturik onena", adierazi dute Udaleko Obra Sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak