Kantuan eta dantzan, Al-Andalusen XXI. urteurrenean

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 30a

Hiru egunetan ospakizunetan ibili dira Al-Andalus elkartean, XXI. urteurrenaren aitzakian. Domekako kultura ekitaldiek eman diete amaiera ospakizunei, andaluziarrengan ohikoak diren "gatz eta piperrarekin".

Kantuak eta dantzak ez dira falta izaten Al-Andalus elkarteko edozein ospakizunetan, eta oraingo asteburuan ere halaxe izan da: egubakoitzean hasi eta domekara arte ehunka bisitari izan dituzte Zigorrolako elkartean: “110 lagun izan ginen afarian, eta gaur, domeka, 150 bat lagun-edo pasatu da hemendik, Bergarakoak, Eskoriatzakoak, Aretxabaletakoak, eta jakina, Arrasatekoak”, kontatu dute elkartekoek.

Andaluziaren Eguna

Eta asteburukoarekin nahikoa lan ez, eta dagoeneko badabiltza hurrengoa preparatzen: “Lau aste barru Andaluziaren Egunarekin hasiko gara. Egia esan, lan handia egiten dugu. Urtean hiru ekitaldi garrantzitsurekin hasi ginen eta handitzen-handitzen joan da. Adibidez, Errozioa Estatuko iparraldeko inportanteena da”, kontatu du Rafael Gomezek, Al-Andalus elkarteko presidenteak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak