MUk partidu ona egin arren, galdu (69 eta 66)

Irati Goitia 2011ko urtarrilaren 30a

Zapatuan etxetik kanpora jokatu zuen Mondragon Unibertsitateak eta ezin izan zituen Arrasatera garaipenaren bi puntuak ekarri. Partida ona egin zuten arrasatearrek, baina azken uneko akatsen ondorioz, galdu egin zuten.

Defentsa lanetan gogor aritu ziren MUko jokalariak, aurkari altuei aurre ondo eginez, eta erasoan ere txukun aritu ziren. Azken unean, baina, jokalariak urduri jarri ziren eta baloi asko galdu zituzten. Horretaz gain, azken hiru minutuetan ez zuten saskiratzerik egin. Hor egon zen lehiako gakoa, Seky.es-ekoek ez zuten-eta barkatu eta aurre hartu zieten.

Hurrengo astean MUko mutilek oñatiarrak hartuko dituzte etxean eta hutsegite berak ez egitea espero dute.  Izan ere, Sustrai-Aloña Mendiren aurka Oñatin jokatu zutenean ere, lehen laurdenean hamazazpi puntuko aldeaz ziozen irabazten, baina azkenean galdu egin zuten norgehiagoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak