Bertso afarian parte hartuko dute 11 bertute taldeko Mikel Arrillaga eta Felipe Zelaieta bertsolariek. Afaria izango da datorren zapatuan, 20:30ean, Erguineko gaztetxokoan. Afaria prestatzen eta gai jartzaile lanetan ibiliko dira, berriz, Maitane Unamuno eta Jon Olibares gaztetxokoko hezitzaileak. 30 lagunendako lekua egongo da eta 12-17 urte bitarteko gazteak doan afaltzeko aukera izango dute. Informazio gehiago 658759780 zenbakian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.