Willis Drummond, eguenean Arrasateko Gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 28a

Otsailak 3, eguena, Willis Drummond taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

Iparraldeko talde indartsuak Istanteak izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko du. Anthology eta Zuzenekoak kaleratu ostean, Bidehuts plataformaren bitartez lan berria prest dute dagoeneko.

Post-hardcorea eta hard-rocka nahasten dituzte. Adituen esanetan Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena duen taldea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak