Otsailaren 2an hitzordua dute Santa Ageda Koruetakoek

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 26a

Karkabal elkartean egin dute, 21:00etan. Deialdia Santa Agedako Koruetako kantari, poltsero eta laguntzaileei zuzenduta dago, aurtengo santa eskea antolatzeko, egubakoitzekoa (otsailaren 4).

Ohi duten moduan, Santa Ageda bezperan, 08:00etan lkartuko dira parrokian koruetako kideak, meza entzuteko. Gero, bi taldetan banatu, eta batak Bedoña ingururako bidea hartuko du, eta beste taldeak, Zigorrola aldekoa. Eguerdi-arratsaldean, berriz, udaletxe aurrean abestuko dute.

Bazkaldu eta gero, arratsaldean segituko dute kantuan; azkeneko hitzordua 20:30-21:00ak aldera egingo dute, atzera ere Herriko plazan, azkeneko aldiz abesteko.

Iaz, 6.321 euro batu zituzten Santa eskean. Halaxe banatu zuten batutako, Caritasen bitartez: ezkongabeko amendako, 2.500 euro; bananduta dauden amendako, 1.100 euro; jangelendako, 1.000 euro eta etxeak alokatzen laguntzeko, 1.721 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak