Shakespeareren 'La Tempestad' lanean oinarritutako antzezlana domekan antzeztuko dute Amaian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 26a

Magia istorio bat da domekan Amaia antzokian eskainiko dutena. Mamuak eta espirituak batzen dituen istorioa, hain zuzen. Chapitô antzerki taldearen antzezlan berriena da. William Shakespeareren lanean oinarritutako lana da 'La Tempestad'. Uharte sorgindu batean, itsaso urrun batean gertatutakoak kontatuko dituzte aktoreek. Domekan, 19:30ean izango da antzezlana, 10 euroren truke.

Kontatzeko modua, gainera, berezia izango da. Izan ere, komunikazio ez berbalak garrantzia izango du lanean; hau da, "esaten ez denak" izango du garrantzia. Shakespearek erabilitako hitz-joko trebeak nabarmenak izan ziren beti haren pertsonaia komikoak eraikitzeko, baina, Amaian eskainiko den lanean, pantomimaren eredu isilak nabarmentzen dira, batez ere. 

Hiru protagonista

Kontatzen dena da uharte sorgindu batean gertatutakoak. Ametsezko mundu horretan xalotasunak, maitasunak, beldurrak, gaiztakeriak eta mendekuak aurrez aurre jarri zirenekoak, mago handi baten menpe.
Antzezlanean hiru protagonistak hartuko dute parte; Jorge Cruz, Tiago Viegas eta Marta Cerqueirak aktoreek. Laneko zuzendaria da John Mowat eta iraungo du 70 minutu inguru.
Domekan, 19:30ean izango da antzezlana, 10 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak