Bide laburra Series Colegiales txapelketan

Xabier Urtzelai 2011ko urtarrilaren 26a

Aurten ere Arizmendiko bi taldek hartu du parte Series Colegiales txapelketan, ACBko taldeek babesten duten harrobi mailako txapelketan. Arizmendiko ordezkariak izan dira Dragons (mutiletan) eta Arizmendi Queens (nesketan), eta beste urte batzuetan parte-hartze ikusgarria egin duten moduan, aurten ezin izan diote iazko maila onari eutsi.

Aurreko egubakoitzean hasi zuten txapelketa Arizmendiko neskek. Mutilek
lehenengo kanporaketa Presentacion de Maria taldearen aurka izan zuten eta 21-46ko
emaitzarekin aurrera egin zuten. Bigarren partiduan aldiz, norgehiagoka zirraragarri baten ostean
Urkidekoak izan ziren garaile 52-50eko emaitzarekin. Nesketan, Ekialdeko taldea izan zen
nagusi. Honela, Arizmendiko bi taldeek nahi baino azkarrako esan behar izan diote txapelketari agur. Amore eman barik, lanean jarraituko dute, iazko lan biribila datorren denboraldian errepikatzeko helburuaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak