245.000 euro Arrasatera

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 26a

245.000 euro. Horixe da ONCEk Arrasaten utzi duen saria. Atzoko zozketan atera zen zenbaki sariduna: 43.847. Halako zazpi kupoi saldu zituen Enrique de Cos saltzaileak, San Andres auzoan. Bakoitzak 35.000 euro eskuratuko ditu. "Auzoko jendeari saldu diot, merezi duen jendeari", adierazi du ONCEko saltzaileak.

"Euskadiko auzorik onenean saldu dut. Zapata berriak dituen mutiko baten moduan nago", adierazi du Enrique de Cos ONCEko saltzaileak.

Ez da, gainera, saria ematen duen lehen aldia. 23 urte daramatza ONCEn lanean eta "orain dela 18-19 urte 100 milioi pezeta eman nituen. Edozein egun izan daiteke egun handi bat", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak