Arrasateko zerbitzu asko itxita izango dira, greba dela-eta

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 26a

Biztanleen Arreta Zerbitzua eta Udal Biblioteka, esaterako itxi egingo dituzte biharko, eguena, deitutako greba dela-eta. Arrasate barruko urbanoak, berriz, %30eko maiztasuna izango du. Eta ospitalean larrialdi zerbitzuak bakarrik artatuko dituzte.

Iturbide zaharren egoitzan, berriz, orokorrean langileen %50ak jardungo du. Zehatz-mehatz esanda, gerikultoreen, klinika laguntzaileen, eta osasun eta sukalde langileen erdiak jardungo du lanean.

Udal hilerriari dagokionez, lur-emate eta errauste zerbitzuak mantenduko dituzte.

Udaltzaingoak normal jardungo du, berez ez du-eta, grebarako eskubiderik.

Ospitalea eta Lurraldebus

Ospitaleari dagokionez, jai-egunetako zerbitzuak emango dituzte, hau da, larrialdi zerbitzuak bakarrik egongo dira.

Eta bestelako zerbitzu bat aipatzearren, Lurraldebusek edo Pesak iragarri du zerbitzuen %30ak bakarrik funtzionatuko dutela. Autobus linea bakoitzak ordutegi jakina dauka, eta guztiak ere euren web orrian zintzilikatuta dituzte. Beraz, onena da bertan kontsulta egitea. Helbidea da www.pesa.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak