Arrasaten euskara gutxi erabiltzen dela ikusita erabaki du AEDk ikerketa egitea. 30 eta 45 urte arteko herritarren artean egin du, "adin hori hartu dugu guraso izateko adin tartea delako eta transmisioak garrantzia duelako", Maite Agirre AEDko teknikariak Arrasate Irratian esan duen moduan.
Siadeco enpresak egin du ikerketa eta horko kideak ere egongo dira iluntzeko ekitaldian. "Arrasatearrek euskaraz ez egitearren arrazoi asko jaso dituzte Siadeco enpresakoak. Horietako bat da herritarrek uste dutela ez dutela euskara menderatzen, eta horregatik erderaz egiten dutela", aurreratu du Maite Agirrek. "Orain emaitza horiek konpontzeko bideak bilatu behar ditugu", gaineratu du Agirrek.