San Baleixo jaiak ezin dira mus txapelketa barik ulertu. Bada, aurten txapelketak 30 urte bete ditu. Urte asko dira, ezta?
Urteak aurrera doaz eta mus txapelketak ez du hutsik egiten. Jendeak ohitura hartu du jaietan mus txapelketan izena emateko. Niretzat behintzat, ez dago jairik mus txapelketa barik.
30 urte eta sasoitsu dago, beraz, mus txapelketa.
Azken urteetan zertxobait jaitsi da parte-hartzea baina oraindik 30 bikote inguruk ematen dute izena urtero-urtero. Beraz, mus txapelketa oraindik ere sasoitsu dagoela esan daiteke.
Noiz eta non izango da? Zer egin behar da izena emateko?
Urtarrilaren 29an izango da, 17:00etatik aurrera. Izena emateko nahikoa da txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago elkartera jo eta bertan izena ematea. Bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko du eta lehen lau bikoteendako izango dira sariak: lehen bikoteak txapela, garaikurra eta jasotako diruaren %50a jasoko du. Bigarrenak garaikurra eta diruaren %25a eta hirugarren eta laugarren bikoteek, azkenik, izenemateko diruaren %15a eta %10a, hurrenez hurren.
Mus txapelketaz gain, zer nabarmenduko zenuke?
Umeendako jolasak arrakasta handia izaten dute urtero. Kaleko zein auzoko hainbat ume gerturatzen dira eta giro polita egon ohi da. Gorritiren pottoken bueltan haur eta gaztetxo asko pilatzen dira, esaterako.
Amaitzeko, nola daude Meatzerrekako San Baleixo jaiak osasun aldetik?
Jende berria hasi da gerturatzen baina oraindik gazteak gehiago inplikatzea beharrezkoa da.