MUko gazteek galdu egin dute 70-71

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 23a

Hil ala biziko lehia izan dute Ointeko elkarteko gazteek gaur Donostiako Easo Basoaren aurka. "Euskal ligako partidu garrantzitsuena", euren esanetan. Lehia irabazi dutenak –kasu honetan, donostiarrak–, igoera fasea jokatzeko ligaxkan sartu dira; eta, galtzaileak –arrasatearrak– jaitsiera ekiditeko fasean. Ander Aranbururen mutilek ondo jokatu dute; zazpi puntuko aldea ere izan dute, baina azkeneko minutuetan ihes egin die partiduak. Hala, 70-71 galdu dute arrasatearrek. Iturripe bete egin da gazte mailako lehia ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak