Ford Mugarrik Usurbili irabazi dio, fisikoki gehiago izanda

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 23a, 13:19

Gol askoko lehia izan zez zapatuan Musakolan jokatutakoa (48-44); ondorioz, epaileek ere arazoak izan zituzten golak behar den bezala idazteko. Ford Mugarrik Usurbilen aurka jokatu du ligako 14. jardunaldia.

Lehenengo hamar minutuak nahiko parekatuak izan ziren (5-5). Baina minutuak pasa ahala, etxeko taldea nagusitzen joan zen; batez ere, fisikoki izan ziren gehiago arrasatearrak. "Gure planteamendua izan da korrika asko egitea. Bagenekien hainbat jokalari lesionatuta dituztela; hortaz, aprobetxatu gura izan dugu fisikoki indartsuagoak izatea", azaldu zuen Edu Orgazek. Eraso azkarrak egindako zulo politak aurkitu zituzten etxekoek gola egiteko. Atsedenera 23-20 aurretik iritsi ziren Orgazen mutilak.

Sake azkarrak egin

Bigarren zatiko lehenengo zatian aldea nabarmen handitu zuten etxekoek 36-29; baina, minutuak aurrera joan ahala aldea gutxitu egin zen. Joko aldetik partidua ez zen ona izan; batez ere, sake azkarrarekin gola bilatzen denean burua ez delako behar den tokian izaten.  

Gustura bi punturekin

Edu Orgaz, baina, pozik zegoen emaitzarekin: "Gustura, bi puntu gehiago ditugulako", azaldu zuen lehia amaitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak