Lobo Electricoren rock erotikoa eguaztenera pasa dute

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 21a

Urtarrilaren 27ko greba dela eta Kooltur Ostegunak ekimenak antolatutako egubakoitzeko kontzertua, eguaztenera pasa dute. Hala,  Lobo Electrico tolosarren zuzenekoa hilaren 26an izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Artefactos mágicos lana aurkeztuko digute. 1999. urtean sortu zuten taldea, eta rock-and-roll psychedelicoa eta erotikoa  egiten dute. Musika eta letra beroak ipiniko dituzte Arrasateko oholtza gainean. Sarrera 5 eurokoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak