Zonbiei, odolari, amets gaiztoei eta heriotzari abesten dioten kantuak interpretatuz saio entretinagarria eskaini zuen Barakaldoko laukoteak. Zuzeneko musika eta playback-a tartekatu zituzten, batez ere perkusioari dagokionez. Eta ez hori bakarrik, ikus-entzunezko kontzertua izan zen: pantaila batean proiektatutako irudiak –El Resplandor pelikularen irudiak, esaterako– euren abestiekin bateratu zituzten; irudiok bat zetozen abesten ari zirenarekin. Bertsioen artean, nola ez, Paralisis Permanente Madrilgo talde mitikoaren Un dia en texas. Ikusleen artean giroa larregi berotu ez bazuten ere, txalotzeko emanaldia eskaini zuten.
Datorrena astean Tolosako Lobo Electrico taldearen punk-rock psikodelikoa izango dugu gaztetxean. Hori bai, eguenean beharrean eguaztenean izango da kontzertua. Izan ere, eguenerako, hilak 27, Greba Orokorra deitu dute.