Felix Irizar: "Gure etorkizuna dago jokoan eta nahi dugu gizartea horrekin ohartaraztea"

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urtarrilaren 20a

Zapateroren Gobernuak urtarrilaren 28an onartuko duen Pentsioen Erreformarako Lege Proiektua hamaika faltsukeriatan sostengatzen dela dio Euskal Herriko gehiengo sindikalak.

Pentsioen erreformak erretiro adina 65 urtetik 67 urtera atzeratuko du eta erretiroa kalkulatzeko denboraldia 15 urtekoa izan beharrean, 20 edo 25 urtekoa izango dela diote ESK sindikatukoek. Horren aurrean eta hilaren 27ko grebari begira, hitzaldia egin zuten atzo ESK sindikatukoek Kultura Aten.

Frantzian pentsioen erreforma dela-eta izandako esperientzia kontatzen ere izan zen Jean Pierre Lacaze frantziar sindikalista hitzaldian. Hala ere, Irizarrek esan zuen, Frantzian sindikatuak horrelako greben aurrean batuta egoten direla, eta hemen ez dela hori gertatzen, baina ideia bera dagoela atzean: langileen aurkako kapitalismoaren erreforma.

Aurreko urtetan etekinen neurrigabeko pilatzea­ren ondorioz krisia eragin zutenek, krisiaren kos­tuak langile eta gizartearen sektore ahulenen bizkarretik ematea exijitzen dute ESK sindikatukoak.

Gobernu desberdinak planteatzen ari diren pentsioen erreforma horren eta gainontzeko gizarte eskubideen murrizketak direla bide, ESK-k dio lan­gileriak irmoki erantzun behar duela eta beraien alternatibetako bat da bizimodu duina bermatuko duen gutxieneko soldata igotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak