Arrasatearrak zein donostiarrak seina garaipenekin daude berdinduta bosgarren eta seigarren postuan, hurrenez hurren. Irabazten duenak bosgarren tokian amaituko du, beraz, onenekin arituko da bigarren fasean. Galtzailea, berriz, jaitsiera ekiditeko fasean arituko da. Gainera, fase zaila da jokatuko duten sei taldeetatik lau jaitsiko dira-eta.
Lehen aldiz, irabazi
Talde ona da Donostiakoa, jokalari gazteekin osatutakoa eta maila bikainekoa, hurrengo urteko ligari begira egindakoa. Lehendabiziko bueltan arrasatearrek irabazi egin zuten lehia eta oraingoan gauza bera egiteko asmotan kantxaratuko dira.