Hil egin da atzo eguerdian istripua izan zuen Barakaldoko gizonezkoa

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 20a

Istripua 12:40ean gertatu zen Arrasateko saihesbidean, GI-627 errepidean, Bergarara bidean. Iveco modeloko kamioi bat errepidetik irten eta lau metroko altueratik behera erori zen. Ertzaintza istripua zerk eragin zuen ikertzen ari da. Gidaria, 33 urteko Barakaldoko gizonezkoa, larri zauritu zen eta Eskualdeko Ospitalera eraman zuten. Arratsaldean hil egin zen. Hiru garraiolarien sindikatuak salatu egin ditu garrailoarien lan baldintzak.

33 urteko barakaldoarra kamiotik ateratzeko lanak izan zituzten suhiltzaileek eta Osakidetza eta Ertzaintzako kideek. 14:00etan eraman zuten zauri larriekin Debagoieneko Eskualdeko Ospitalera. Istripua gertatu zen tokitik oso gertu dagoena. Kamioia sastraka eta zuhaizka artean geratu zen; garabiak atera behar izan zuen bertatik. Noranzko bat itxita egon zen saihesbidean baina, berehala zabalik eta garbituta geratu zen GI627 errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak