Tarapaca nazioarteko zine jaialdiaren hirugarren edizioan, lehen saria eskuratu du '80 egunean' filmak. Jon Garaño da zuzendaria. Aktore nagusiak, berriz, Mariasu Pagoaga arrasatearra eta Itziar Aizpuru dira. Lau mila ikusleren aurrean aurkeztu zuten filmak, txalo zaparrada jaso zuen jaialdian. Mila dolarreko saria eskuratu du film euskaldunak. Urtarrilaren 13tik 16ra bitartean ospatu da Tarapaca jaialdia Iquequen, Txilen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.