Arrasateko atletek urrezko hainbat domina, Gipuzkoakoan

Xabier Urtzelai 2011ko urt. 18a, 18:25

Asteburuan egindako Gipuzkoako atletismo txapelketan Arrasateko atletek hainbat domina eskuratu zituzten, eta horietako lau urrezkoak izan ziren. Bistakoa da Arrasateko eskolakoek neurria eman zutela.

Pertika saltoan, Jonatahn Perezen agindutara dauden Malen Ruiz de Azuak (Bidasoa) 3,50 metroko saltoa egin zuen; Maialen Axpek ( Atletiko San Sebastian ) 3,40 metroko saltoa. Istar Dapenak 3.30 metroko saltoa kadetetan eta Alba Etxandiak 2.metroko saltoa infantiletan.

Bestalde, Eukene Dorronsorok urrea irabazi zuen 400 metrotan (1.04) eta zilarrezko domina 200 metrotan (37,13). Izar Gorroñogoitak brontzea jantzi zuen luzera saltoan (4,87); eta Chen Jianek brontzea (5,88) luzera saltoan baita ere.

Amaitzeko, Araian egindako Euskadiko Kros Txapelketan gazte mailan Martin Berrizbeitia seigarrena izan zen, eta Markel Blanco promesa kategorian hamargarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak