Iaz baino %9,8ko emaitza txikiagoa izan du Euskadiko Kutxak, 51,4 milioi eurokoa

Jon Berezibar 2011ko urtarrilaren 18a

Gaur eman ditu jakitera aurrezki kutxak iazko ekitaldiko datuak eta ohar bidez adierazitakoaren arabera, bereziki daude pozik iazko berankortasun indizeari eutsi diotelako. Euskadiko Kutxak Gestio Planeko aurreikuspenak bete eta zerga osteko 51,4 milioi euroko emaitzak izan ditu, aurreko ekitaldian baino %9,8 gutxiago. Kaudimenean eta likidezian, Estatuko bost lehen artean jarraitzen dute.

Kreditu inbertsioak behera

Kreditu inbertsioan ere behera egin du Arrasateko aurrezki kutxak; bezeroei emandako kredituak %1,9an gutxitu dira (16.741,3 milioi eurokoa izan da). Behera ere etxeko ekonomietako inbertsioetan, %0,7, izan ere, berean egin baitu kontsumorako finantzaketa eskariak. Enpresen kasuan %4,5 txikitu da iretik urte kreditu eta maileguetan emaniko kopurua. 

Kaudimenean eta likidezian, Estatuko bost lehen artean

Aurrezkiari dagokionez, Max kontuaren bilakaera da aipagarri dutena, zeinak %20ko igoera izan baitu saldoetan. Berankortasunak ere datu baikorrak eman dizkio Euskadiko Kutxari, %3,17ko ratioa du-eta, sektoreko txikienetakoa eta likidezian "lasai egoteko moduko maila" du entitateak %85eko gordailu-ratioarekin. Kaudimenean %10,84ko ratioa du Core Capital ratioaren arabera. Kaudimen eta likidezia horrekin estatuko lehen bost entitateen atean dago Euskadiko Kutxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak