Punk 'siniestroa'
Los Carniceros del Norte laukotea Barakaldotik dator, eta punk siniestro estiloa lantzen du. Txarly, Nando, Zombie eta Gorka dira kideak, eta, besteak beste, azken urteoetan grabatutako diskoetako kantuak eskainiko dituzte. Iaz Sangre delako diskoa kaleratu zuten eta aurretik, Poe is dead, eta 13 cuchilladas. Los Carniceros del Norte taldea 2006an sortu zen. Euren asmoa zen beldurrezko pelikulak oinarri hartuta, El Gabinete del Doctor Caligari, Nosferatu, El resplandor, La noche de los muertos vivientes..., musika egitea. Hori horrela, 13 cuchilladas grabatu zuten. Bigarren diskoan Edgar Allan Poe omendu zuten.
Lobo Electrico
Urtarrileko azken zuzenekoa Lobo Electrico tolosarrek egingo dute. 1999. urtean sortu zuten taldea, eta rock-and-roll erotikoa egiten dute. Musika eta letra beroak ipiniko dituzte Arrasateko oholtza gainean.</p>