“Lasto kolorekoa, gradutan ere nahiko ondo dagoena eta gustuz oso ona”

Ubane Madera 2011ko urt. 17a, 19:10

Egin dute txakolinaren uzta berriaren aurkezpena eta dastatzea, Getarian. Atzo, astelehena, 12:00etan zabaldu zituzten botilak, tartean Arrasateko Egiandi baserriko Kataide bodegarena. 17 txakolindegi daude bertan gonbidatuta.

Kataideko Jabier Arregi txakolin egileak dagoeneko dastatu ditu Getariara eraman zituzten saldetako batzuk; “edan ditugunak oso onak” direla kontatu du; eta Arrasatetik eraman dutena ere halakoxea dela: “Lasto kolorekoa, kata oso onekoa, gradutan ere nahiko ondo dagoena. Ez da iristen 11ra baina hor-hor dabil, 10,80 dauka. Gustuz oso ondo dago. Jendeak esan beharko du, baina gure ustetan oso ona da”.

Uzta ona

Txakolin ona egiteko uzta ona izan dutela ere kontatu du Arregik, baina hori bai, aitortu barik zenbat litro eskuratu dituzten: Uzta ona izan da, iazkoa ere bai eta aurtengoa ere bai. Gu antzinako artzainak gara eta nahikoa litro ditugula esango dugu, batzuk gurako luketena baino gehiago eta guk gurako genukeena baino gutxiago” (kar kar kar).

Salgai

Aurkezpena eginda, salgai dago bertako txakolina, lau eurotan. “Etorri zaitezkete Egiandira edo guk eramango dizuegu etxera”, dio Arregik.

Eta agurtu aurretik beste gonbite bat ere egin du: “Domekan joango gara Angiozarrera eta han berriro ere emango dugu dastatzeko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak