Fagor Automation Indiako nazioarteko azoka baten izango da

Leire Kortabarria 2011ko urtarrilaren 17a

Fagor Automationek IMTEX 2011 (15th Indian Metal-cutting Machine Tool Exhibition) azokan parte hartuko du Bangaloren (India), urtarrilaren 20tik 26ra bitartean. Asia hegoaldeko eta hego ekialdeko azokarik hadiena da ebakitzeko makina erremintak eta fabrikazio soluzioak eskaintzen.

 

Fagor Automationek bere webgunearen bidez eman du horren berri.

"Inbertsiorako ingurune aurreikuspenak oso altuak eta bakoirrak dira Indian", esaten du Fagor Automationek. "Indiako ekonomia eta bere industria prest daude berriz ere hazkunde fase bati ekiteko 2011an. Hau honela izanik, makina erreminta industriak aukera aparta dauka fabrikazio soluzioetan Indian".

Azokako 3C stand zenbakian, 103 Eraikinean egongo da Fagor Automation. Bere webgunearen bidez, hango bisitariak gonbidatzen ditu euren erakusketa postua bisitatzera. Kooperatibaren Indiako ekipoa han izango da bisitariak atenditzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak