Vicenta Pagoaga arrasatearrak 100 urte bete ditu

Ander Monedero 2011ko urt. 17a, 15:05

Urtebetetzea ospatzeko Iturbide egoitzan omenaldia egin diote. Bertan izan dira Udaleko, Abaroako eta Iturbideko ordezkariak.

 

Ekitaldian Vicenta Pagoagak Udalaren eta Foru Aldundiaren lore sortak jaso ditu eta, baita ere, Abaroa erretiratu elkartearen plaka eta Iturbidek oparitutako kolonia. Hori bakarrik ez, 100 urte egiteagatik Abaroak urrezko txartela oparitu dio eta aurrerantzean ez du elkarteko kuotarik ordaindu beharko.

Vicenta Pagoaga 1911ko urtarrilaren 17an jaio zen Arrasateko Mahala kaleko etxe batean. Erdiko kalean bizi izan zen, orain dela 16 urte bere ahizpa Margaritarekin batera Iturbide egoitzara joan zen arte. Bi ahizpak elkarrekin bizi izan ziren 2004ra arte, Margarita hil zen urtera arte. 

Familian, hiru anai-arreben artean, Vicentak izan zuen etxea aurrera eramateko ardura, hala ere gaztetan Oñatiko Chocolates Orbea enpresako jabeen etxean zerbitzari lanetan ere aritu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak