Arrasate Irratiko aste honetako opariak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko urtarrilaren 17a

Aste honetan ere egubakoitzean egingo dute Arrasate Irratiko oparien zozketa. Oraingoan, besteak beste, kontzertuetarako sarrerak; dantza emanaldirako sarrerak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen "Irrien Lagunak" DVDa daude eskuragarri.

Arrasate Irratiak, oraingo astean ere, opari asko ditu entzuleen artean banatzeko. Astero moduan, oraingoan ere, bi egunetan egiingo dituzte zozketak, hau da, gunean eta egubakoitzean, goizeko 11.15ak inguruan. Hona hemen zerrenda:

  • Eguenero moduan, aste honetan ere hitzordua dugu Arrasateko gaztetxean “Kooltur ostegunak” ekimenarekin. Taularen gainean, Barakaldoko “Carniceros del norte” taldea izango da. Hitzordua, urtarrilaren 20an da, gaueko 10etan, Arrasateko gaztetxean. Eguenean bertan zozkatuko dituzte kontzertu horretarako sarrerak.

Egubakoitzerako, berriz, honakoak zozkatuko dituzte:

  • Zapatuan Arrasateko Amaia antzokian izango den “1.01” dantza ikuskizunerako sarrerak ere badituzte eskaintzeko. Taularen gainean Dantzaz taldea izango da. Hitzordua, zapatuan 20:00etan.
  • Baina aste honetan beste opari polit bat ere badute eskaintzeko, hain zuen ere, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Irrien Lagunak” ikuskizunaren DVDa.

Beraz, iragarritakoak gustuko badituzue, parte hartu asteroko zozketan. Bi bide dituzue horretarako: irratia[a bildua]goiena.com helbidera mezua bidalita edo 943 25 05 05 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak