Zuri-krema kolorea izango du Elmaren egoitza zenak

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 14a

Hasi da jantzi berria erakusten Elma lantegiaren antzinako egoitzak. Leiho guztiak konponduta, orain Elmaren fatxada margotzen hasi dira Obenerreka enpresakoak: “Zuri-krema kolorea izango du nagusi, baina grisak eta beltzak ere sartuko dizkiogu, tarteka”. Martxoan bukatuko dituzte berrikuntza lanak.

Azaroan hasi zituen Obenerreka enpresak Elmaren egoitza zena konpontzeko lanak egiten, “horixe da-eta Udalarekin dugun hitzarmena”, adierazi dute enpresatik. Hain justu, Elmaren fatxada goitik behera berritu behar dute.

Kanpoko aldea, bakarrik

Dagoeneko konpondu dizkiote leiho guztiak, “asko zeuden apurtuta”; eta fatxadan dauden arrakalak eta bestelako zartatuak ere konpontzen dihardute. “Guk kanpoko aldea konpondu behar dugu, gero barrukoarekin zer egin Udalak erabaki beharko du”. Martxo erdialderako bukatuko dituzte lan guztiak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak