Herriko ekoizleez gain beste honakoak izango dura biharko azokan: Zaldibarko (Bizkaia) Areitio zuhaitz eta landare mintegia; Blasenea barazki ekologikoen mintegia; Arabako ezti ekoizle bat eta Aretxabaleko Mendibitsu baserria, azken horrek, okela ekologikoa salduko du.
Azokako egituraketa nahiko egonkortatuta dagoen arren, antolatzaileen esanetan, azokan parte hartu gura duen edonork ditu ateak zabalik; hori horrela, eskaera egiteko Udal Enplegu Sailera jo besterik ez du. Era berean, azokako bultzatzaileek gaineratu dute 2011n 10 azoka-hitzordu izango direla eta berrikuntzak sartzea aztertzen ari direla.