20:00etan izan zen gertakaria. Hipermerkatuko segurtasun langileek abisatu zioten Ertzaintzari. Emakumea segurtasunekoek eurek harrapatu zuten, eta gizonezkoari “altoa” eman zioten kalera irtetera zihoanean. Herrizaingo Sailaren arabera, metakrilatozko kutxa indarrez zabaldu ostean, ahalegindu ziren aparatuak jantzi artean ezkutatzen.
800 euroko balioa
Miatzerakoan, 800 eurotan baloratutako aparatu elektronikoak aurkitu zizkieten. Atxilotutakoak polizia etxera eraman eta epailearen esku utzi zituzten.