Gernikako akordioaren edukia helarazi diete herritarrei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 13a

Hainbat herritar izan dira Gernikako akordioaren eskuorriak herritarren artean banatzen, 18:30etik aurrera Sebero Altube plazan. 2010eko irailaren 10ean Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek sinatutako agiriaren edukia herritarren artean zabaltzeko helburuz banatu dituzte eskuorriak. 

 

Honakoa adierazi du eskuorriak banatzen ari zen herritarretako batek: "Garrantzitsua iruditzen zaigu irailean Gernikan Euskal Herriko hainbat eragilek sinatutako akordio hori herritarrengan zabaltzea. Izan ere, ETAren agiriaren ostean aro berri baten aurrean aurkitzen gara eta zentzu horretan herritarrak ondo informatuta egotea ezinbestekoa da". 

Hitzordua hilaren 25erako

Bestalde, datorren urtarrilaren 25ean Gernikako akordioaren sinatzaileek Kulturaten ekitaldi publikoa egingo dutela jakinarazi dute. Deialdi horren berri gehiago izango dugu datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak