Arrasateko Institutu, Arizmendi ikastola, Lanbide Hastapena eta Helduen Heziketa Iraunkorreko eskoletako arduradunek gustura hartu zuten Garaion Naturarteak egindako proposamena; Udalak ere bat egin du ekimenarekin, proiektu berritzailea eta aberasgarria dela arguadiatuz. Foru Aldundiaren babesa ere izango dute handik jasotako diru-laguntzarekin.
Aurrerantzean, bada, sortzaile gazteek arteleku bilakatuko dute herria; egindako lanak herriko kale eta guneetan erakutsiko dituzte-eta. Aurrenekoak, Institutuko Batxilergo Artistikoko ikasleak izango dira euren sormena erakusten. Bihar., eguena, lotuko dituzte xehetasunak ikasleen ordezkariek eta elkarteko ordezkariek.