Urtarrilaren amaierarako
Zubiko pieza nagusiak ipini ostean, datozen egunotan bestelako elementuak muntatuko dituzte: eskudela, baranda, argiztapena… "asmoa da hilaren amaierarako erabiltzeko moduan uztea", kontatu dute Obenerreka enpresatik, zubia eraikitzeko ardura duen enpresatik.
Oinezkoendako bide berria
Gelmagunea eta Zaldibar lotuko ditu oinezkoendako zubi berri horrek; hain justu, Zaldibarren eraiki duten parke berrira iritsiko da. Modu horretan, oinezkoek pasabide berria izango dute herriaren urbanizazio berrietatik ospitale-Lanbide ingurura joateko.

