Muntaketa guztia eguerdi partean hasiko dute. Hala ere, bien bitartean autobusek ezohiko ibilbidearekin jarraituko dute; ez dira ospitale gunetik pasako, Zigorrolatik zuzenean sartuko dira erdigunera.
Gaur goizeko 8:00etan iristekoa zen Zaldibarrerako oinezkoen zubi berria muntatzeko garabia eta, behin garabia jarrita, zubirako piezak. Baina, garabia oraindik Gasteizen dago, behelainoa dela-eta ez dietelako orain arte mugitzen laga. Orain abiatu eta ordu eta erdi barru iritsiko da garabia.
Muntaketa guztia eguerdi partean hasiko dute. Hala ere, bien bitartean autobusek ezohiko ibilbidearekin jarraituko dute; ez dira ospitale gunetik pasako, Zigorrolatik zuzenean sartuko dira erdigunera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.