Ferixalekuko igogailuak itxita, eguenean eta egubakoitzean

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 13an eta 14an itxi egingo dituzte Ferixalekuko igogailuak, obrengatik. Hain justu, igogailuetarako pasabideetako zorua konpondu gura du Udalak, gaur egun sortzen diren putzuak ekiditeko. Edozelan ere, aipatutako bi egun horietan euria bada, atzeratu egin beharko dituzte lanok.

Udaleko Obra Sailetik emandako xehetasunen arabera, igogailuen pasabideei tratamendu berezia eman eta malda sortuko diete, alboetara, modu horretan euri-ura bazterretatik jausi eta ez da ur-putzurik sortuko.

LKS eta Amenabar enpresak arduratuko dira obra horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak