Era berean, Gelmako etxeen barruko kaleetako zirkulazioa ere eten egingo dute, nahiz eta bertako auzotarrek sartu-irten ahalko duten. Bestalde, Gelmako biribilgunetik aurrerako errepide zatia (Gipuzkoa etorbidea) zabalik izango da zirkulaziorako.
Muntaketa pisutsua
Ikusgarria izango da bihar egingo duten piezen muntaketa; izan ere, guztira 80 bat tona dituzte eta haiek muntatzeko garabi berezia erabiliko dute: 180 tonakoa.
Urtarrilaren amaierarako
Zubiko pieza nagusiak ipini ostean, datozen egunotan bestelako elementuak muntatuko dituzte: eskudela, baranda, argiztapena… “asmoa da hilaren amaierarako erabiltzeko moduan uztea”, kontatu dute Obenerreka enpresatik, zubia eraikitzeko ardura duen enpresatik.
Oinezkoendako bide berria
Gelmagunea eta Zaldibar lotuko ditu oinezkoendako zubi berri horrek; hain justu, Zaldibarren eraiki duten parke berrira iritsiko da. Modu horretan, oinezkoek pasabide berria izango dute herriaren urbanizazio berrietatik ospitale-Lanbide ingurura joateko.