Spiningari dagokionez, urtarrilaren 25ean eta 27an izango da probatzeko aukera, 20:30ean. Pilatesari dagokionez, berriz, goizez zein arratsaldez izango dira probatzeko eskolak. Goizez, honako egun hauetan: urtarrilaren 18, 20, 25 eta 27an, 10:30ean. Eta arratsaldez, urtarrilaren 17, 19, 24 eta 26an, 18:30ean. Pilatesaren kasuan, 17,25 euro da prezioa, bost euro gehiago ez abonatuendako.
Izena, Musakolako kiroldegian
Informazio gehiago behar izanez gero, edo izena emateko Musakolako kiroldegira jo edo bertara deitu behar da: 943 77 16 77 / aukea@arrasate-mondragon.net.