Aurkeztu eta ikusleak txunditu, Txorbela otxoteak

Iker Barandiaran 2011ko urtarrilaren 10a

Arrasatearrek ia bi urte itxaron behar izan dute Txorbela otxotea herrian entzun arte. Zapatuan egin zuten emanaldia San Frantzisko elizan, eta Jabier Alberdi donostiarra izan zuten zuzendari.

Ahots ezagunak dira Txorbelakoak, eskarmentudunak, eta jarleku guztiak betetzeaz gain, jende askok jarraitu zuen zutik emanaldia. Aspaldiko otxoteen ildoa berreskuratzeko asmoarekin sortu zuten taldea, baina kantutegia zabalagoa da. 14 ahotsek esku hartu zuten eta lehen zatia eliza kutsuko piezekin hasi zuten arren, habanera estilokoekin bukatu zuten. Atsedenaldi labur baten ostean, etorri zen onena: euskal folkloreko hainbat pieza eder (Maitia nun zira, Oi ama Euskalherri...) eta baita umorea uztartzen duten El menú, Ensalada italiana eta antzeko kantuak ere. Gainera, entzuleei eskatu zieten Leteren omenez Xalbadorren heriotzean abesteko eta jendea pozarren ibili zen. Txalo zaparrada ederra jaso zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak