Eibarko beteranoen taldea nagusitu da Sebastian Abad ‘Sebas’ Mondrako jokalari ohiaren omenez egindako txapelketan

Ander Monedero 2011ko urtarrilaren 6a

4-1 irabazi du Eibarrek Mondrako  beteranoek osatutako taldeari. Partidua hasi baino lehen, ‘Sebas’-en senitartekoek oroigarria jaso dute Mondrako jokalari ohien eta presidentearen eskutik.

Hasiera batean, txapelketa triangeluarra izan behar zen, baina azken orduko arazoengatik Antzuolako beteranoek ezin izan dute parte hartu.

Ez da Mondrako beteranoek antolatzen duten lehenengo txapelketa, izan ere, Aitor Lopez Rekarteri eginiko omenaldia ere antolatu zuten. Arrasatearrak astelehenero elkartzen dira entrenatzeko eta noizean behin,  beteranoen taldeen aurka jolasten dute, adibidez, orain dela gutxi Xabier Barkeroren omenez Bergaran jokatutako txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak