Azken ordukoa: Realak Aretxabaletan egingo du entrenamendu saioa, astelehenean

Xabier Urtzelai 2011ko urt. 5a, 12:42

Gaur, eguaztena, goizean adierazi dugu kolokan zegoela Realak astelehenean Mojategin egin behar zuen entrenamendu saioa. Hala, azken ordukoa da Mondrako zuzendaritzako kideak eta Realekoak ez direla ados jarri, eta Realak Aretxabaletan egingo duela entrenamendu saioa, astelehenean. 

Mojategin beharrean, Ibarra futbol zelaian entrenatuko da Reala astelehenean, 10:15ean hasita. Eta, Realeko zuzendaritzako kideek ibarreko neska-mutiko guztiak gonbidatu nahi ditu talde txuri-urdinak lan nola egiten duen bertatik bertara jarraitzera. Aproposena, duda barik, bisita hori Gabonetan egitea zen, baina hori ez da posible izan; hala, neska-mutikoek modu ezin hobean hasiko dute ikasturtea.

Mondrarekin adostasunik ez

Hasiera batean Realak Mojategin egin behar zuen lansaio hori, baina Gabonetako opor egunetan. Zaragozako partidua tarteko Realak ezin izan zuen urtarrilaren 3an edo 4an Mojategira etorri, eta bisita hilaren 10ean egiteko proposamenaren aurrean, Mondrako ordezkariek ezetz esan dute. Batetik, gazteendako lehenengo eskola eguna delako, eta bestetik, eurendako ere fetxa txarra delako. Alde horretatik, nahiago dutela aurrerago etortzen badira.

Bestalde, Realeko ordezkariek adierazi digute taldea Mojategira ekartzeko ahalegina egin ostean –Gipuzkoako beste herri batean egin behar zutelako Zubietatik kanpo lehen entrenamendua– ez zutela espero Mondraren partetik jasotako erantzuna. Konponbidea, baina, erraza izan da, Aretxabaletara joatea.

Hala, astelehenean, 10:15ean Realak entrenamendu saioa egingo du Ibarra futbol zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak