Eroskik bere produktuen eskaintza zabaldu du Interneten

Txomin Madina Milikua 2011ko urtarrilaren 4a

Denda berria abiarazi du sarean etxetresna elektriko eta produktu elektronikoekin. Eroskitik jakinarazi dutenez, webgunea bereziki diseinatu dute eta egun kooperatibak presentzia duen 34 probintzietan eskainiko dute zerbitzua.

Interneten dendan erositakoak etxean jasotzeko aukera ematen du zerbitzu berri honek. Horretaz gainera, produktua erabiltzeko prest jaso ahalko du erosleak, eta hala gura izanez gero, etxetresna elektriko zaharra erretiratu ere egingo diote. Produktua sarean erosi eta etxean jasotzea da aukera bat eta, zentro prestatzailera bertara joanda eskuratzea bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak