'Julio Verneren azken abentura' haurrendako antzezlana, hilaren 8an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 4a, 11:57

Gorakada antzerki taldearen eskutik, haurrendako antzezlana izango dugu zapatuan Amaia antzokian. Antzezlanaren trama oinarritzen da Julio Verne idazle frantziarraren Lurraren erdigunerako bidaia eleberrian. Nobela horretan oinarritu arren Verneren ondare diren beste hainbat pasadizo eta pertsonaia ere ezagutuko ditu ikusleak, Fogg edo Nemo kapitaina, esaterako.

Julio Verneren irudimena baliatuta, abenturaz jositako bidaia prestatu du Gorakada taldeak etxeko txikienei begira. Zapatuan hasiko da bidaia Amaia antzokian, 17:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.kutxa.net helbidean edo 943 00 12 00 telefonora deituta; lau euro ordaindu behar da sarrera bakoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak