María Rosario del Perpetuo Socorro da kabaretaren protagonista, La Burdy ezizenez. Etorkin extremadurarren alaba da bera eta bere burua "egunerokoaren intsumisotzat" jotzen du. Hala, egunerokoan sistemari tranpa txikitxoak egiten dizkio La Burdy-k. Arrakastaren bermea dakarren lana da Las punkis también lloran. Izan ere, 2001 estreinatu zuten baina garai hartan izandako arrakasta kontuan harturik, atzera oholtzetara ekartzea erabaki du antzerki taldeak.
Lan honetaz gain, Belen Nevado eta Javier Huete, aspaldiko lagunak, Gu gu txupete eta Detritus Corazón lan sarituekin ibili dira oholtzetan besteak beste.