Doakoa izango da asteon urbanoa, Lurraldebus txartel bakarra bultzatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 3a

Hilaren 10etik aurrera martxan egongo den sistemara moldatzen joateko izango da oraingo astean autobusa doainik.  Helburua da jendeari sistema berriaz informatzea eta Lurraldebus txartelaren erabilera bultzatzea. Hain zuzen, joan den abenduaren 29an Udalak eta Aldundiak sinatutako akordioaren arabera, aurrerantzean Lurraldebus txartel bakarra erabili ahal izango dute urbanoaren erabiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak