Eibar, Antzuola eta Mondrako beteranoen futbola Mojategin, hilaren 6an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 3a

Abenduaren 26ko Xabier Barkeroren omenezko txapelketaren ostean, Mondrako beteranoek beste behin gogoratuko dituzte futbol jokalari garaiak. Hilaren 6an izango da hitzordua, Mojategi futbol zelaian, 11:00etatik aurrera. Eibarko eta Antzuolako beterenoen kontra neurtuko dituzte indarrak. Aukera ederra, beraz, aspaldiko garaiak gogoratu eta izerdi apur bat botatzeko; lagun-giroan, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak