Realeko zuzendaritza batzordeko kide Aitor Mendibilek oraintxe baieztatu digu: Realak urtarrilaren 10ean entrenatuko du Mojategin, urtarrilaren 4rako iragarri zuten saioaren ordez. Atzerapenaren arrazoiak ere eman ditu Mendibilek: "Realak urtarrilaren 3an jokatuko du Zaragozan, eta 03:00ak aldera helduko da Donostiara. Urtarrilaren 4an Arrasaten entrenatzea oso zaila izango litzateke. Horregatik, guztiagatik, astebete atzeratuko dugu Debagoienerako bisita".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.